jueves, 24 de marzo de 2011

Zorrotzaurren

Topikoa agian,baina Zorrotzaurre argazkiak egiteko toki ederra iruditzen zait
Tximinia
f 5,3 abiadura 1/3200 ISO 400 teleobjetiboa erabiliz
Zorrotzako fabrika honen tximiniako keak kolore gorrixka zuen ere bai,inguru hoietan airean burdina dabil kalatxoriaren argazkian bezala denari kolore hori emanez



Tximinia II
f 5,3 abiadura 1/3200 ISO 400 teleobjetiboa erabiliz
Hainbat argazki egin nizkion tximinia honi koloreak eta kotoi itxurak erakarrita

Urka
F 8 abiadura 1/4000 teleobjetiboarekin egina
Txikitatik sentitu dut zorabio moduko bat Bilboko ibai etrzeetako garabio erraldoiak ikustean, pariseko Eiffel dorrearen azpian egon naizen bi edo hiru aldietan,edota gaur egun Iberdueroren dorre itzela ikustean.Kolosofobia omen da,ez da jasan ezina baino bai bitxia,eta argazki honetan agertzen den kateak urka oroitarazten dit.
Garabio erraldoien muturretatik zintzilik dagoen katearen silueta atera nahi nuen,zeruaren kolore moreari garrantzia emanez

Lehioak
f=4,5 abiadura 1/4000 teleobjetiboa erabiliz
Zorrotzako lantegi zahar honen lehioen kristalen kolore lausoak atera nahi izan nituen


Garabioaren esku horia
f 8 abiadura 1/320 teleobjetiboa erabiliz
Garabio hau zen argiaren kolore gorriaren erruduna,milaka burdin herdoil tona jasotzen zituen ugertutako hautsa airean zintzilikatuz

Garabioaren esku horiaII
f 8 abiadura 1/320 teleobjetiboa erabiliz
Garabioa eta armiarma
f 8 abiadura 1/320 teleobjetiboa erabiliz

Garabioaren esku horia II
f 18 abiadura 1/320 teleobjetiboa erabiliz

Tximinia eta eguzkia
f=8  abiadura1/4000 teleobjetiboa erabiliz
Ia itsu utzi nuen  argazki hau egiteak,bain hala ere nahi nuena lortu nuen gutxi gora behera,arraztiko eguzkia tximiniaren kean zehar bere izpiak zabaltzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario