
Argazki honen itxura baketsua itxura besterik ez da.Itsasoari begira dugun begi morean isladatzen den erabat aldrebes dagoen eliza beltzaren mehatxuak ustezko bakea apurtzen du satanismoa gomutaraziz. Nikon D40 kameragaz egina F 4,5 1/500eko abiaduraz

Kafea hartzera kafetegi honetara sartu nintzen,bertatik itsasoa ikus daiteke,kostaldearen legea guztiz hausten badu ere ia damutu gabe hartu nuen kafea.1/200eko abiaduraz F4,2 Nikon D 40 kameragaz Photoshopekin erretokatua

Hondartza honen atzean landatxo bat dago,merienda egiteko mahaitxoak daude eta orain loratzen ari diren zuhaitzak.Atzerago petronor zentrala dago,bertatik zetorren sunda jasangaitzak goragaleak eragin zizkidan,fabrikaren tximiniek etengabe ke arnastezina okatzen zuten eta nere buruari galdetu nion ea zelan demondre egon zitekeen bertan merenderoa eta lorez jositako zuhaitzak.Nikon D40 kamera 1/1250 denbora f:5,6

Belar artean topatutako marigorringoa.Egan egiten badute hurrengo egunean eguzkia omen da egongo...ez dakit zertarako behar ditugun sateliteak.Nikon D40 denbora1/250 f:8
Nikon D40 denbora1/250 f:8

Hondartzaren honadarraren kolore gorria mehatzetatik ateratako burdinagatik da.Harriek dituzten irudiak itsasoak eragin ditu,barruan zegoen harri zuria apurka apourka milikatuz eratu du.Nikon D40 1/1000 F 4,8
No hay comentarios:
Publicar un comentario