martes, 5 de abril de 2011

zorrotzaurren

Zorrotzaurreko jatetxea.
f=5,6 abiadura 1/125 Iso=400
Zorrotzaurren zegoen garagardotegi honetan sarritan bazkaldu eta afaldu dut,jatetxe oparoa zirudien baina hara joateari utzi genion eta dirudienez guk egin genuen gauza bera egin zuten gainontzeko  bezeroek.Orain orube antzua da non noizbait erabilgarriak izan ziren objetuak tristeziaz pilatzen diren.

Ibaizabaleko kalatxoria
f=8 abiadura 1/8000 ISO=400
Teleobjetiboarekin egindako argazkia.Burdin herdoilek askatutako hautsak kolore gorrixka ematen zioten argiari,kalatxoriaren lumek zeharkatzen duten argi izpiek animalia honen hegoak tintatuz
Pantera arrosa
f=5 Abiadura 1/640
ISO 400
90.hamarkadako txirrindula da hau,20 kilo inguru pisatzen duena,beso bakar batekin jeiki ezin dudana.Haren koloreak ere garai horretakoak ziren,kolore hori bizia eta morea.Spray arrosa hartu muen eta kolore horretaz pintatu nuen ibilgailua,gero lehoi nabarraren orbanak margotu nizkion pintura beltzarekin,lehen baino deigarriagoa da agian,baina politagoa ere

No hay comentarios:

Publicar un comentario